Gorriranzko lerrakuntza grabitatorio

Gorriranzko lerrakuntza grabitatorioa (edota Einstein-en lerrakuntza[1]) fisikan eta erlatibitate orokorrean ezagutzen den fenomeno bat da. Fenomeno honen funtsa putzu elektromagnetiko batetik ateratzen diren fotoien itxurazko energia galera da. Honako energia galera uhinaren maiztasunaren txikitzearekin eta uhin luzeraren hazkundearen ondorioa da (gorriranzko lerrakuntza moduan ezagutzen dena). Kontrako efektua ere ezaguna da, hau da, putzu grabitazional batera gerturatzen diren fotoien itxurazko energia irabaztea urdineranzko lerrakuntza grabitatorio modura ezagutzen da. Efektua lehendabiziko aldiz Einstein-ek deskribatu zuen 1907an[2] (bere erlatibitatearen teoria osoaren argitarapena baino lehenago).

Espektro elektromagnetikoa. Ikusi daitekeenez, gorriranzko lerrakuntza batek uhin-luzeraren handiagotzea dakar. Kontra efektuan berriz (urdineranzko lerrakuntza), uhin-luzeraren txikitzea ikusi daiteke


Gorriranzko lerrakuntza grabitatorioa aldiberekotasunaren printzipioaren (grabitatea eta azelerazioa baliokideak direla eta gorriranzko lerrakuntza Doppler efektuagatik gertatzen dela) ondorio baten modura ikusi daiteke (edota masa-energiaren baliokidetasuna bezela[3]). Bestetik, denbora grabitazionalaren zabalkuntza modura ikusi daiteke erradiazio iturrian: erradiazio elektromagnetikoa sortzen duten bi osziladore potentzial grabitatorio ezberdinetan badaude, potentzialaltuenean dagoen osziladoreak oszilazio gehiago egiten dituela emango du.

Lehen hurbilketa batean, gorriranzko lerrakuntza grabitazionala potentzial diferentziaren eta argiaren abiaduraren arteko zatiduraren proportzionala da; efektu oso txiki batean bukatzen duena. 1911an Einsteinek Eguzkitik ateratzen den argia 2 ppm-tan gorriranzko lerrakuntza izango zuela aurreikusi zuen. 20.000 km-tara orbitatzen duren GPS sateliteen nabigazio seinaleak urdinerantz lerratuta ikusten dira 0,5 ppb-tan.

Esne Bideko Eguzki Sistema. Bertan, ezagunak diren planetak Ikusi daitezke. Horien artean, Lur planeta. Bertan, gorriranzko lerrakuntza grabitatorioa behatu da. Beraz, erlatibitate orokorraren froga sendoa aurkezten du Eguzki Sistemak.

Gorriranzko lerrakuntza Eguzki Sisteman behatu izana erlatibitate orokorraren froga klasikoetako bat da. Gorriranzko lerrakuntza zehaztasun handiz neurtu izanak Lorentz-en simetriaren froga bat izan daiteke eta materia ilunaren bilaketan lagundu dezake.

  1. (Ingelesez) Eddington, A. S.. (1926-01). «Einstein Shift and Doppler Shift» Nature 117 (2933): 86–86.  doi:10.1038/117086a0. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).
  2. (Ingelesez) Valente, Mário Bacelar. (2018-12-06). «Einstein's redshift derivations: its history from 1907 to 1921» Circumscribere 22: 1–16.  doi:10.23925/1980-7651.2018v22;1-16. ISSN 1980-7651. (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).
  3. Evans, R. F.; Dunning-Davies, J.. (2004-03-18). «The Gravitational Red-Shift» arXiv:gr-qc/0403082 (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search